Antton Fernandez Lasa
- Gaia: Izenak erregistratzeaz
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak
Alerta nauka gaur aste batzuk
Gasteizetik ikasiak:
Zia izena izan beharko
omen duela Haziak.
Hainbat iritzi euskarafobo
semenfobiaz nahasiak,
disimulurik gabe_agindu du
toga azpiko naziak.
Mesede_handirik ez digu egin
bere aitaren haziak.
Hiztegietan haziak ditu
beste hainbat adiera:
burusoiltzera heldu aurretik,
hazten da ilea bera;
gehiegi hazi diren hiriek
dakarte lurren galera;
letxugak hazi nahi dituena
joan daiteke baratzera…
Epaile goren, hazi zaitezen,
segi_euskara ikastera!
Hurrengoa
Bertsolaria: Nerea Elustondo Plazaola