Antton Fernandez Lasa
- Gaia: Solstizioa eta uda
- Neurria: Habanera
Egunak luzatu, eta
Beasaingo akelarre
batek sorgindu zituen
Goierriko zenbait andre.
Murumendiko Mariri
egin arren gorazarre,
alboko terrazetatik
bideokamerek aurre.
Gaur ezin da erabaki
ze akerri egin arre!
San Joan bezperak ez zuen
eragin hainbat kalanbre…
Piztu ez ditugun suek
(ardi zurion haserre)
koronabirusik ere
ezin izan dute erre.
Ospitaletik kanpora
heldu da EPIdemia,
maskara jantzita igo
dute hainbatek mendia.
Arautik nola aldegin
ari bada gure Nia,
erantzi gabe hobeto
joango da alkoholemia.
Tranpetarako bagenu
ordu txikien premia,
aprobetxatuz alarma
egoeraren menia,
udak ez beza nozitu
jai faltaren anemia,
eta bihurtu dadila
nagusi parrandemia!
Hurrengoa
- Bertsolaria: Nerea Elustondo Plazaola
- Gaia: Hauteskundeak