Aratz Igartzabal Bidegain
- Gaia: Auzolana
- Neurria: Hamarreko txikia
- Doinua: Batetikan korrozka
Nahiz eta garaiotan
elkartzeak murritz,
halare bide hortan
egin dezagun zintz.
Zenbaitek auzolana
sarri hitz eta pitz,
ezer ez egiteko
alperrik hainbat hitz,
baina auzolanetik
urrun ez al gabiltz?
Auzoak esanahia
badu bere arten,
alkarri laguntzea
ahal dan hainbesten.
Nahiz eta xextrak izan
ta segi izaten,
hasi behar genduke,
ahal bada aurten,
auzoari garrantzi
gehiago ematen.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Maddi Aiestaran Iparragirre
- Gaia: Bi mila eta hogeiari