- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak
Konfinamendu santuak potoz
kanpo harrapatu gaitu,
bertso-eskola birtualera
behar izan degu gaitu.
Hitz eta oinen malabaristei
egin nahi nieke aipu:
zuen erantzun onari esker
kurtsoa ez da amaitu,
birusak gauzak aldatu arren
ez du bertsoa garaitu.
Itxialdia, etsialdia,
geratzean bertan-behera,
helduko ez den bakuna bakun
baten zain egongo gera.
Artean ondo bizi nahi bada
bertso dosia hobe da,
lagun artean izango dezu
horretarako aukera,
zure herriko bertso-eskolan
udazkenetik aurrera.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena
- Gaia: Kultur itzalaldia