Gorka Azkarate Torner
- Gaia: Aizkorriko tontorretik begira
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Sentimentua sartu zitzaidan
Zein den biderik magikoena
ez da errez esatea,
Arantzazutik igo daiteke
bertan aurkituz bakea,
Kataberatik, zein Sandratitik
izanez borondatea,
heltzen denari zabaltzen zaio
nahiz ta pilatu nekea,
bihotza pozez beteko dion
paradisuko atea.
Punta-puntatik ikus daiteke
gure eskualde dena,
baina tarteka suerta liteke
behelaino itxiena…
Giro haizetsu, euritsu edo
neguko giro hotzena,
halakoetan izan ohi dugu
ikuspegi ederrena,
norberak bere baitan bilduta
ikusi dezakeena.
Hurrengoa
Bertsolaria: Maialen Akizu Bidegain