- Gaia: Espazio publikoa
- Neurria: Koplak
- Doinua: Oihaneko pagoak blai
Denon leku deituriko
ingurune modeliko
azkenaldian bihurtu zara
ez espazio, ez publiko
Denon espaloi zein plazak
gaur bezeroen terrazak
berriro bueltan ‘denon’ izaten
ez dira horren errazak
Atsedenaren fikzio
aisiaren abstrakzio
badira oraindik bankuak plazan…
bertako dekorazio
Lehen bazen aulki urri han
gaur asko, leku urrian
orain guztia neurtzen delako
neurriz kanpoko neurrian
Ni ere maiz bertan trago
gustora eginda nago
baina espaloia akanpaleku
zertan bihurtu ez dago
Ahazturik ebidentziak
gora inkoherentziak
denak gustora: udalek xoxak
ta tabernek lizentziak
osaba Sam, goraintziak.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Maide Garmendia Jauregi
- Gaia: Sega