Iñaki Apalategi Astigarraga
- Gaia: Mugak
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Sentimendua sartu zitzaidan
Bada urte bat hasi zirela
bizi aukerak murrizten
ospitaleak betetzen eta
herrietan mugak ixten
gurea ere jada ez dakit
berdez edota gorriz den
ia hilero ikusten dugu
olatu berri bat pizten
mugak ikusten ditugu baina
helmuga ez da iristen.
Bi dira dena aske dutenak:
Reala eta Athletic
milaka lagun guztioi sartuz
gola atzeko atetik
gu bitartean ezin ibili
seinaka lasai kaletik
jarri zentzua legeaz gaindi
norbaitek esan aurretik
arnasa ere hartu dugula
geure aukeren gainetik.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Lander Arizmendi Fernandez
- Gaia: Adimen emozionala