Iñaki Murua Jauregi
- Gaia: Errolare
- Neurria: Sei puntuko motza
- Doinua: aizak hi mutil mañontzi
ERROmeri, akeLARRE
biekin bat: ERROLARRE
(historiaren sustrai sakonak
ezin dira erre)
Marik Murumendin barre
jai sanoen goratzarre
hemen bakoitzak bere astoai
eitten zionk arre!
Gazte ekimenak ito
Satanizatu betiko
ez jai, ez festa, ez gaztetxerik
ez, ez eta kito!
Txintxo, neska zein mutiko
zahartu arte titiko,
orduan, Jaunak hala nahi badu,
zaitezke kritiko
Hurrengoa
- Bertsolaria: Amaia Iturriotz Etxaniz
- Gaia: Librea