Mikel Tapia Aierbe
- Gaia: Baserria
- Neurria: Hamarreko handia
- Doinua: Laban daukagun opille
Euskal produktu jasangarria
bultzatu behar den hontan
Juxtu kontrako jokabidea
supermerkatu askotan
Esne litro bat eros nezake
hirurogei xentimotan
Zer irabazi izan lezake
behi batek prezio hortan
Zerbait gehiago jan beharko
du esnea ematekotan
Zer eta nola erosten degun
pentsatzen jarri al gara?
Ez du esneak bakarrik jasan
prezioen beherakada
Eta zer egin aldi berean
gastua igotzen bada?
Ekoizle txiki izatearen
arazoei errepara
Jasangarritzat geneukan
baina guztiz jasanezina da
Hurrengoa
- Bertsolaria: Garazi Arozena Azarola
- Gaia: Errutinara buelta