Mikel Urteaga Azkue
- Gaia: Dezimo bila
- Neurria: Hamalauko berdina
- Doinua: ETAren su-etenetik
Ze iragarki ederra!
Ze hunkigarria aurten!
Dezimoak dozenaka
hasi behar naiz erosten.
Ea ezkontza eguneko
zenbakia lortzen deten,
hori ere emaidazu,
bukatzen dalako bosten!
Iaz hutsegin banuen
bakarrik zenbaki baten,
aurten bai, aurten Gordoa
tokauko zait bete-beten,
bost orduz zain egon bainaiz
Manolitan eta Sorten.
Barregarria dirudi,
baina ez da berriketa,
hartu minutu bat eta
jarri gaiari arreta.
Gauza bat esan nahi nuke,
enaizen arren profeta,
zorionak ez duela
dezimoa errezeta.
Jo ta ke sustatzen dabiltz
loteriaren salmenta,
jokoa zuritzen dute
errentagarri zaie ta.
Baina ez dezagun ahaztu:
jokoa ez da errenta.
Hurrengoa
- Bertsolaria: Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena
- Gaia: Fobiak eta foboak