Mikel Urteaga Azkue
- Gaia: Jendea
- Neurria: Zortzi puntuko berezia
- Doinua: Imuntzo eta Belokiren ‘Antton, ohore’
Jendea zerri hutsa da,
ematen du ikara.
Jendeak besteen kontu
egiten du algara.
Jendeak merkatalgune
handietan ilara.
Jendeak bere ahotan
etengabe erdara.
Jendeak ez du inongo
edukaziorik jada.
Jendeak gaizki hezten du
bere seme-alaba.
Jendeak hartu dezala
hau pentsatzeko patxada:
jendea gora ta behera,
ta jendea nor da ba?
Norberaren teilatuan,
baloiak zenbat traba.
Eroso gaude kanpora
zuzenduz begirada.
Instagrameko filtroak,
eguneroko plaga,
bizitza jadanik ez da
garenaren islada.
Nahiz jokatzen ohitu garen
fantasma hutsen erara,
ken diezaiogun, behingoz,
mamuari izara.
Zintzoak izan gaitezen,
aitortuz lau haizetara:
min ematen digu, baina,
jendea gu geu gara!
Hurrengoa
- Bertsolaria: Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena